XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGOTS-BIKOA 11.- Bi elatz lagungabek, ago-ukaldi batez mingatzen diralarik, agots-biko egiten dute.

Euskerak sei agots-biko auek ditu: ai, au, ei, eu, oi, ui: adibidez: aita, aur, eize, oin, muin.

IDATZITZAK BEREIZTECO AZTARRENAK

12.- Gure bururakizuna ele-birunda batez agertzen dugu; baiñan ele-birunda ori etenez edo koskatuz goaz, arnasaldi bakarrean iardun gabe.

Koskatze oriek aztarrenez adierazten ditugu.

Koska oriek ez dira oro berdiñak, eta adierazteko aztarrenak ere ez.

Bururakizun geienak ez dira batean esatekoak, esaerak bata bestearen ondotik lotzen ditugu.

Esaera guziek ez dute ioan-etorri berdiña; itzek ere ez.

Gure bururakizuna agertzean egin koska edo geldiuneak, mintzaeran ederki bereizten ditugu, eta idatz-izkeran, aztarrenen bidez adierazten.

Bereiz-aztarrenak ontako ipinten ditugu: esaera oriek elkarrekin duten arr-emana, naiz esaera bakoitzak dun ioan-etorria adierazteko.

Bereiz-aztarren oriek au adierazten dute: idatz-izkera irakurtean zer koska edo geldiune egiteko dugun.

BEREIZTEKO AZTARRENAK
13.- Tini: .
Kakotx: ,
Tini ta kakotx: ;
Bi tini: :
Galde-aztarren: ?
Asperen-aztarren: !
Elkar-aztarren: -
Mako: ()
Kakotx bikun: "
Koloka-tini: ...
Ele-kakotxa: '

15.- Kakotxak arnas-geldi ariña adierazten du. Noiz erabilten? 1) Esaera bateko zatiak, elkarren antzekoak, eta lokarri-itzik ez dutenak bereizteko. Adibidez: Zakurra arat-onat zebilan, aurrera ioan, atzera etorri, au usnatu, ori ikusi, aura aztertu. 2) Esaera bat ulergaitz egin gabe kendu ditezken itzen aurre-atzeetan. Adibidez: Ene semeok maita ezazute elkar, Iesukristo gure Ianuk ori agindu baitigu.

16. Tini ta kakotx: Arnas-erdia adierazten du. Noiz erabilten da? Esaera batean elkarren antza duten zatiak bereizteko, batez ere, kakotxes bereiziak ba'dagoz, ta bai ta, lenbiziko zatia bigarrenari buruz-buruka ba'dago ere. Adibidez: Egin zioten galde; etzun, ordea tutik erantzun. Kirkerrak alperkerian, abesten, igaro zun; txiñurriak, aldiz, lanean uzta batzen.

17.- Bi tini: Mintzoa oso ez dala atertzen adierazten dute. Noiz erabilten? 1) Zerbait aipatuko dala adierazten dan esaera baten ondoren. Adibidez: au esan zion: ikusiko duzu. 2) Zerbaitsu batbanatu aurretik edo ondoretik. Adibidez: urte aroak auek dira: udaberria, udara, udazkena, negua. Sortu, azi, nekeak bizi, il: orra gizonaren bizialdia.

18.- Galde-aztarren: zerbait galdegiten dun esaera baten ondoren erabilten da. Adibidez: zer nai duzu?. Iñoiz, besteren esana otezkoan edo dudan ipinteko.

19.- Asperen-aztarrena: asperenezko edo adia-itzen ondoren erabilten da, eta poz, neke, arrialdi, ustekabeko t. a. adierazten ditu. Adibidez: Eup! Zer poza! Ene!

20.- Elkarr-aztarrena: bitarakoa da. Egun usu erabilten dute elkarr-izketan, mintza-lagun bakoitzaren itzak bakantzeko. Adibidez: noiz etorri zera? Oraintxe. Ongi ibili zera? Bai. Lerroxka luzexago ere egiten dute; baiña berez elkarr-aztarrena noiz ipinten?

1) Lerro bat bukatzean, asitako itzen bat urrengo lerroan bukatzen dala adierazteko. Itza zatitze au aukaldiz edo silaba'z egin oi dugu: gi-zo-na, ta ez itzaren iatorriz, giz-on-a.

2) Bi erroko itzetan, aien erro-tartean. Adibidez: iai-alai.

3) Esaera bat egiten duten bi itzen artean, gibel-aldaska bat edo eta lokarri-itza kendu dala adierazteko.

Adibidez esne-beia: esnetako beia; aita-amak: aita-ta-ama.

4) Elkarren artean arr-emana duten bi itzen tartean gibel-aldaska bat edo bi edo geiago kenduz, elkar-aztarrenez lotzeko.

14.- Tinia: arnas-geldi osoa adierazten du, ta esaera bat bukatzean erabilten dugu, edo bururakizun bat zearo adierazirik dagonean. Adibidez: Maitasunak nekea ariñerazten du.